Mundua -

Klima-aldaketa

Gas hozgarrien maila gutxitzeko akordioa lortu dute ia 200 herrialdek

Montrealeko Protokoloa sinatu zuten herrialdeek Kigalin (Ruanda) egindako 28. Bileran adostu dute ituna.

Aire egokitua
Aire egokitua
Berotegi efektua duten gasak murrizteko akordioa

1:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia 200 herrialdek akordioa adostu dute datozen urteetan gas hozgarrien maila gutxitzeko. Hozkailuetan eta aire egokitua ematen duten tresnetan erabiltzen da gas hori. Hitzarmena Montrealeko Protokoloa sinatu zuten herrialdeek Kigalin (Ruanda) egindako 28. Bileran sinatu dute.

Vincent Biruta Natura-Baliabideetarako Ruandako ministroak jakinarazi duen akordioak 1987an ozono-geruza zaintzeko sinatutakoa aldatuko du. Horrez gain, 0,5 gradutako beroketa saihestu lezakeela adierazi dute. Halaber, hitzarmenean parte hartuko duten herrialdeak hiru taldetan sailkatu dituzte, hidrofluorokarburoak gutxitzeko ezarritako dataren arabera.

Beraz, "garatutako herrialdeak" (Europako gehienak eta AEB) lehenbailehen hasiko dira lanean, 2036. Urterako gas horiek %85 murrizteko. Hasieran, %10 gutxituko dituzte 2019ra arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Munduko albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Larrialdi klimatikoa 2024