Mundua -

Hegazkin istripuaren ondoren

Lech Kaczynski gogoan, Poloniako hauteskunde egunean

Zundaketen arabera, Bronislaw Komorowski jarduneko presidentea da faborito. Bere lehiakideak Jaroslaw da, Lech Kaczynskiren bikia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poloniarrek presidentea aukeratzeko hauteskunde eguna dute gaur, Lech Kaczynski aurreko presidenteak hegazkin istripu batean hil ondoren. Istripu hau eta udaberri hasieran jazo ziren uholdeak, eta bertan hildakoak, bi faktore erabakigarri izango dira presidentea aukeratzeko hauteskundeen lehenengo itzuli honen emaitzetan. Zundaketen arabera, Bronislaw Komorowski jarduneko presidentea da faborito. Bere lehiakideak Jaroslaw da, Lech Kaczynskiren bikia.

Hautagaiek bi ezaugarri dituzte komunean: katoliko kontserbadoreak dira eta 1989an erregimen komunista desegin zuen Elkartasunaren mugimenduaren kide izan ziren biak. Halaber, Komorowski Polonia Europar Batasunean sartzea defendatzen du eta Kaczynskik, ordea, ez. Honek, bere alderdiaren bitartez (Legea eta Justizia) nazioaren batasuna deitu du hondamendien ostean.

Kanpainia honen ondorioz, Kaczynskik bere lehiakidearekiko distantzia murriztu du eta litekeena da Komorowski faboritoa dela bigarren itzulian berretsi behar izatea.

Istripua

Lech Kaczynski presidentearen Tupolev TU-154 hegazkina Varsoviatik atera zen aireportu militarretik 400 kilometrotara lurra jo zuen. Lehenengo ikerketen arabera, eguraldi txarra eta lainoa izan da istripua gertatzeko arrazoietako bat.

Kaczynski Katyn herrialde errusiarrera zihoan sobiertar zerbitzu sekretuek 1940an hildakoak omenaldi batean parte hartzeko.Kaczynskirekin batera hainbat goi kargu eta Katyneko sarraskian hildakoen hainbat senide zeuden.

Kaczynskik 60 urte zituen, 2005ean hartu zuen Poloniako presidentetza eta bere anaiarekin batera Legea eta Justizia izeneko alderdiaren buru zen. Zuzenbidea eta Administrazioa ikasi zuen avrsoviako Unibertsitatean eta 2000 urteko uztailaren 4an Justizia ministroa izendatu zuen, 2001eko uztailaren 4ra arte. Ondoren, 2002ko azarotik 2005eko abendura arte Varsoviako alkatea izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea