Mundua -

Obamak ezarritakoa

Itsasoan esploratzeko debekua indargabetu du epaile batek AEBetan

Barne Departamentuak debekua aplikatzea eragozten du epailearen erabakiak. Erabaki administratibo bidegabe bat zela uste zuten zenbait enpresek bertan behera uztea eskatu zioten epaileari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ur sakonetan petrolio zulo berriak egiteko sei hilabeteko debekua ezarri zuen Amerikako Estatu Batuetako Gobernuak, BP konpainiako plataformak Mexikoko golkoan izandako istripuaren ostean. Orain New Orleanseko epaile federal batek bertan behera utzi du erabaki hori.

Barne Departamentuak debekua aplikatzea eragozten du Martin Feldman epailearen erabakiak. Erabaki administratibo bidegabe bat zela uste zuten zenbait enpresek bertan behera uztea eskatu zioten atzo epaileari.

AEBetako komunikabideen arabera, magistratuaren erabakia errekurrituko duela iragarri du Etxe Zuriak berehala.

Apirilaren 20an petrolio-plataforma lehertu ostean, petrolio biltegi berriak aurkitzeko baimen berriak emateari utzi zion Gobernuak. Era berean, zabalik ziren 33 hobi zulatzeari utzi zioten Mexikoko golkoan. Plataformaren ezbeharrean 11 lagun hil ziren eta hondamendi naturala eragin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea