Mundua -
Trantzisio garaia
Otunbayevek Kirgizistaneko presidentetza hartu du
Presidente berriak kargua hartu du etnien arteko borrokak jazo zirenetik hiru aste pasa direnean. Ehundaka hildako izan ziren liskar horietan.
Erredakzioa
Rosa Otunbayevek Kirgizistaneko presidentetza hartu du. Otunbayev presidentea izxango da 2011ko abenduaren 31ra arte iraungo duen trantsizio arora arte, joan den ekainaren 27an onartu zen Konstituzioak agintzenb duen moduan.
"Gaurtik aurrera aro politiko berri bat hasi da Kirgizistanen. Herriak Estatu independientea eraikitzeko sistema aukeratu du: sistema parlamentarioa", adierazi du Otunbayevak Interfax agentziak adierazi duenez.
Inbestidura-ekitaldian adierazi duenez, autoritateak herrialdeko alderdi politiko guztiekin elkarkidetzarako prest daude eta presidentearen politika berria "herritarren behar sozialak asetzeko" lan egingo duela esan du Otunbayevak.
Herrialdeak duen erronkarik handiena indar ekonomikoa handitzea da. Presidente berriak kargua hartu du etnien arteko borrokak jazo zirenetik hiru aste pasa direnean. Ehundaka hildako izan ziren liskar horietan.