Mundua -
Uriberekin liskarra
Kolonbiaren aurkako 'gerra planak' berrikusten ari da Chavez
Adierazi duenez, "aire defentsa, oinezko soldaduak eta operazio berezien unitateak zabaldu ditugu" mugan komunean ditugun 2.200 kilometro baino gehiagotan.
Erredakzioa
Hugo Chavez Venezuelako presidenteak esan du Kolonbiaren kontrako ''gerra planak'' berrikusten ari dela, Alvaro Uribe, bere kidea, "denetarik egiteko gauza" delako, boterea utzi baino lehen (abuztuak 7).
"Duela gau batzuk esan nion presidenteordeari (Elias Jaua): ''Pena ematen dit, aitortzen dut, gerra planak berrikusten egotea''", Chavezek VTV Estatuko telebista-sarearen kateari dei batean esan dionaren arabera, Kolonbiarekin harremanak hautsi eta zortzi egun pasa eta gero.
Estatu-buruak errepikatu du bere nahia dela ez bakarrik bakean egotea bi herrialdeen artean, baizik eta Kolonbian bertan ere eta, adierazi duenez, Uribek psikiatrarenera joan beharko luke "lotsagabetuta eta gorrotoz beteta dagoelako".
Hori dela eta, Chavezen esanetan, "aire defentsa, oinezko soldaduak eta operazio berezien unitateak zabaldu ditugu" mugan komunean ditugun 2.200 kilometro baino gehiagotan, Uribek agindu lezakeen balizko "erasotik" babesteko asmoz.
Salatu du Kolonbiako helikoptero batek bost minutu egon zela aire&' || 'nbsp; venezuelarrean aurreko ostegunean, baina adibide bezala jarri zuen oso "erraza" baita mugan okertzea, gehien bat oihanatik gertu.
Chavezek mantendu du, hala ere, Bogotaren salaketak Uriberen "zirikatzeak" besterik ez direla barne arazoak estaltzeko asmoz, hala nola, "nekazarien sarraskiak" eta duela gutxi aurkitutako hobi komun erraldoi bat, "nazien kontuak".