Mundua -
Erresuma Batua
Europak Erresuma Batuko hauteskundeetan eragin nahi duela dio Theresa Mayk
Europar Batasunetik ateratzeko negoziaketetan Erresuma Batuaren interesak babesteko “garaipen zabala” eskatu du lehen ministro kontserbadoreak ekainaren 8ko hauteskundeetan.
Agentziak | Erredakzioa
Erresuma Batuko hauteskundeetan eragin izateko asmoz Europar Batasunak (EB) herrialdea ?mehatxatu? egin duela salatu du asteazken honetan Theresa May Erresuma Batuko lehen ministro kontserbadoreak.
?Europako politikariek eta funtzionarioek Erresuma Batuaren kontrako mehatxuak jaurti dituzte. Ekainaren 8an izango diren hauteskundeetako emaitzetan eragin izateko asmoz izan da?, ziurtatu du Mayk.
Azken asteotan egindako inkesten arabera, kontserbadoreek alde handia ateratzen diete laboristei. Theresa Mayren esanetan, Erresuma Batuko hauteskundeak irabazten dituen alderdiak erronka garrantzitsu bat izango du: Europar Batasunetik ateratzeko negoziazioetan Erresuma Batuarentzat akordiorik onena lortzea.
?Azken egunotako gertaerek erakutsi dutenez, Bruselako agintari batzuek ez dute negoziaketek bide onetik jarraitzerik nahi; ez dute Erresuma Batuak aurrera egiterik nahi?, ziurtatu du Erresuma Batuko lehen ministro kontserbadoreak.
?Hauteskundeetan emaitza ona lortu behar dugu negoziaketetan indarra izateko eta gure seme-alabentzat nahi ditugun soldatak bermatu ahal izateko?, azpimarratu du Theresa Mayk.
Arrazoi horregatik, Erresuma Batuaren interesak defendatzeko ?garaipen zabala? eskatu du hautagai kontserbadoreak.