Mundua -
Indarkeria Iraken
47 hildako eta 70 bat zauritu Bagdaden atentatu suizida baten ondorioz
Terrorista suizidak lehergaiez beteriko gerrikoa zeraman eta gazte talde handi baten erdian eztandarazi zuen, Bagdadeko hirigunean.
Erredakzioa
Irakeko ejertzitoan sartzeko asmoa zuten 47 gazte gutxienez hil dira Iraken eta beste 77 zauritu dira goizen Bagdadeko hirigunean gertatutako atentatu suizida baten ondorioz.
Defentsako ministerioak emandako informazioaren arabera, suizidak gerrikoa lehergaiez beteta zeraman eta ejertzitoan sartzeko probak egiteko zain zeuden gazteen artean lehertarazi du.
Atentatua Defentsa ministerioak egoitza izan zuen eraikinetik gertu izan da, Bab al Muazan auzoan, Irakeko hiriburuko erdigunean.
Zuritutako hainbat pertsona egoera larrian daude, beraz, hildakoen kopuruak gora egin dezake hurrengo orduetan.
Uztailaren 18tik Iraken gertatutako atentaturik larriena da gaurkoa. Orduan 43 pertsona hil eta beste 40 zauritu ziren Al Balesem, Bagdadeko hego-mendebaldean, gobernuaren aldeko Salbazioa Kontseilua miliziako kideen kontrako atentatuan.