Mundua -
Erresuma Batua
Europar Batasunarekiko iritzi kontrajarriak eman dituzte Corbynek eta Mayk
"Akordio txar bat lortzea baino hobe da akordiorik ez lortzea", esan du Erresuma Batuko lehen ministroak. Corbynek, aldiz, ziurtzat eman du akordioa lortuko dutela.
Agentziak | Erredakzioa
Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko negoziazioaren inguruan iritzi kontrajarriak eman dituzte Theresa May Erresuma Batuko lehen ministro kontserbadoreak eta Jeremy Corbyn Alderdi Laboristaren hautagaiak. EBtik inolako akordiorik lortu gabe ateratzeko prest agertu da May, eta Corbynek, berriz, ziurtzat eman du akordioa lortuko dutela.
?Akordio egokia negoziatzeko prest gaude, baina akordio txar bat baino hobe dela akordiorik ez lortzea esan dut. Europar Batasunetik irteteko prest egon behar dugu?, azpimarratu du Mayk ondoren egindako elkarrizketa batean.
Bestalde, Alderdi Laboristak Erresuma Batuko hauteskundeak irabaziz gero, EBtik ateratzeko akordioa erdietsiko duela ziurtzat eman du Corbynek. ?Akordioa egongo da?, esan du alderdi laboristaren hautagaiak. ?Akordio bat lortzeko lan egingo dugu?, nabarmendu du.
Erresuma Batuko hauteskundeak ekainaren 8ra aurreratu ditu Mayk, bere esanetan, herrialde horrentzat beharrezkoa baita ?buruzagi egonkorrak? izatea Europar Batasunetik ateratzeko negoziazioetan. Hauteskunde-kanpaina hasi zenean, kontserbadoreek alde handia ateratzen zieten laboristei inkestetan (20 puntu), baina azkenaldian egindakoen arabera, aldea 6 puntukoa besterik ez da orain.
Halaber, Europar Batasunaren jarrera ?oldarkorra? da, Mayren esanetan. ?Negoziaketetan jarrera oldarkorra hartu dute, eta soilik buruzagi egonkorrekin egin dakioke aurre horri?, esan du.
?Hurrengo bost urteotan ez badugu arrakastarik, gure herrialdean ondorio ekonomikoak izango ditugu. Lanpostuak eta bizi-kalitatea ere arriskuan egongo dira?, ohartarazi du Erresuma Batuko lehen ministro kontserbadoreak.