Mundua -

Grisons kantonamenduan

Zortzi lagun desagertuta Suitzan, lur-jausi baten ondorioz

Alemania, Austria eta Suitzakoak dira desagertuak. Ehun bat lagun ebakuatu dituzte Bondo herritik.

Zortzi lagun daude desgertuta. Argazkia: EFE.
Zortzi lagun daude desgertuta. Argazkia: EFE.
Zortzi lagun desagertuta daude Suitzan lur jausiak direla eta

0:54

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi lagun daude desagertuta Suitzako ekialdean, Grisons kantomenduan, asteazkenean izandako lur-jausi baten ondorioz, bertako Poliziaren arabera. Segurtasun-indarrek, halaber, baieztatu dute sei laguneko talde bat topatu dutela; izan ere, tarte batean desagertutzat jo dituzte sei lagun horiek ere.

Agintariek ehun bat lagun ebakuatu dituzte Bondo herritik, eta, airetik, mendi-aterpe batean harrapatuta zeuden beste lagun batzuk ere salbatu dituzte.

Poliziak baieztatu du zortzi lagun daudela, oraindik, aurkitu gabe; Alemania, Austria eta Suitzako jendea omen dago desagertuen artean. Horietako seiren familiek desagerpena salatu dute; Austriako Kanpo-arazoetarako Ministroak, bitartean, herrialde horretako senar-emazte batzuen bila daudela baieztatu du.

Sei laguneko talde bat, onik

Andre Mittner Polizia-bozeramaileak, prentsaurrekoan, aseguratu du beste sei lagunen bila zeudela, baina, azkenean, onik aurkitu dituzte. Familiek ez zekiten zehazki non zegoen aipatutako taldea, eta horrek eragin du alerta.

120 lagun ari dira lanean balizko biktimak topatzea xede. Bozeramaileak azaldu duenez, lur-jausia 3 graduko lurrikara batek besteko indarra izan duela; horrek agerian uzten du material asko mugitu dela eta bilaketa-lanak oso zailak direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Alemania argazkiak Gaurko titularrak Hondamendi naturalak Gaurko azken ordukoa Suitza albisteak gaur Sumendien erupzioek kaltetutakoak Harri-jausiak