Mundua -
Bost hilabeteren ondoren
BPren petrolio jarioa erabat konponduta dago, AEBen esanetan
Uztailaren 15ean BPko ingeniariek isuria geldiaraztea lortu zuten, baina handik gutxira jario bat atzeman zuten
Erredakzioa
AEBetako Gobernuak Makondoko hobiko putzua "hilda" dagoela adierazi du. Hori izan da, zehatz-mehatz, isuria gelditzeko lanen arduradun estatubatuarrak erabili duen hitza. Makondokoa AEBetan gertatutako petrolio-isuririk latzena izan da.
Iragarpen hau Deepwater Horizon plataformak eztanda egin eta bost hilabetera egin dute. Apirilaren 20an gertatutako leherketak 11 pertsona hil zituen eta Mexikoko Golkoko lau estatuetan kalteak eragin dituen isuria eragin zuen.
British Petroleum enpresak petrolio jarioa gelditzea lortu zuen uztailaren 15ean petrolio gehiena hartzen zuen kanpai bat jarri ondoren. Ordurako, lau milioi upel bete zitzakeen petrolio kantitatea Gokoko uretan sakabanatuta zegoen.