Mundua -

Bilera

Errespetuaren aldeko apustua egin dute Mohamed VI.ak eta Zapaterok

Bilera "oso positibotzat" jo du Zapaterok, baina Melillari buruz hitz egin dutenean ez dutela ezer zehaztu onartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed VI. Marokoko erregea eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea NBEko egoitzan bildu dira gaur. "Errespetuz" eta "borondate onarekin" elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute bi agintariek, bi herrialdeek izan ditzaketen arazoak gainditzeko.

Zapaterok prentsaurrekoa eman du Marokoko erregearekin bildu ostean. Melillari buruz hitz egin dutenean ez dutela ezer zehaztu onartu du Espainiako agintariak. Iragan abuztuan liskarrak izan ziren Melillako mugan.

Bilera "oso positibotzat" jo du Zapaterok, elkarlan, harreman on, lankidetza, adostasun eta zintzotasun printzipioak indartu dituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea