Mundua -

MEXIKOKO LURRIKARA

238 dira jada Mexikoko lurrikaran hildakoak, azken balantzearen arabera

Biktimak hondakinen artean bilatzeko lanek ez dute etenik. Mexikoko Sismologia Zerbitzu Nazionalak astearteko lurrikararen 34 erreplika zenbatu ditu.

Agenteak eta hiritarrak elkarrekin ari dira biktimak bilatzen. Argazkia: EFE
Agenteak eta hiritarrak elkarrekin ari dira biktimak bilatzen. Argazkia: EFE
Agenteak eta hiritarrak elkarrekin ari dira biktimak bilatzen. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean Mexikoko erdialde eta hegoaldea astindu zuen 7,1 graduko lurrikaran hildakoen kopurua 238ra igo dute agintariek, azken balantzearen arabera.

Miguel Angel Mancera Mexiko Hiriko gobernuburuak prentsaurreko batean adierazi duenez, 108ra igo da azken orduotan hiriburuan hildakoen kopurua.

Aurretik, Luis Felipe Puente Babes Zibileko koordinatzaile nazionalak esan du 230 direla orain arte zenbatu dituzten hildakoak, eta horietako 100 Mexiko Hirian hil direla zehaztu du.

Hiriburuan hildakoez gain, 69 hil dira Morelosen, 43 Pueblan, 13 Mexiko estatuan, 4 Guerreron eta 1 Oaxacan.

Agintariek ez dute balantzea itxi oraindik, hondakinen artean biktima gehiagoren bila ari baitira, eta, gainera, baliteke daturen bat bikoiztuta egotea. Azken orduotan, zuhurtziaz eman dituzte hildako kopuruaren datuak.

Mexikoko Sismologia Zerbitzu Nazionalak astearteko lurrikararen 34 erreplika zenbatu ditu azken orduotan.

Astearteko lurrikara beste sismo handi baten ostean izan zen, astebete geroago. Aurrekoak 8,2 graduko indarra hartu zuen Richter eskalan, eta 100 pertsona baino gehiago hil ziren Oaxaca, Chiapas eta Tabasco estatuetan. Gainera, irailaren 20an, baina duela 32 urte, beste lurrikara handi bat izan zen Mexikon, eta milaka hildako eragin zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Mexiko bideoak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak albisteak Albisteak Lurrikarak Lurrikaretan hildakoak