Mundua -
Mexikoko lurrikara
292 dira jada Mexikoko lurrikararen ondorioz hildako lagunak
Bestalde, desagertuta dauden pertsonak 42 dira, azken balantzearen arabera.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 292 pertsona hil dira asteartean Mexiko astindu zuen lurrikararen ondorioz, bertako agintariek egindako azken balantzearen arabera.
Hain zuzen ere, Mexiko Hirian 154 pertsona hil dira; Morelosen, 73; Pueblan, 45; Mexikoko estatuan, 12; Guerreron, 6; eta Oaxacan, bat.
Bestalde, desagertuta dauden pertsonak 42 dira, azken balantzearen arabera.
Erreskate taldeak buru belarri ari dira bizi bila, eta uste da Mexiko Hirian erori diren 38 eraikinetako hondakinen artean hamar bat pertsona bizirik egon litezkeela.
Oraingoz, agintariek ez dakite zenbat lagun atera behar izan diren euren etxeetatik, baina Gizarte Garapenerako Idazkaritzak prestatutako 44 aterpeetan 2.500 pertsona daudela jakinarazi dute. Horiei, gainera, familiartekoen edo lagunen etxeetan gelditu direnak gehitu behar zaizkie.
Hain justu, Mexiko Hirian milaka heriotza eragin zituen dardararen 32. urteurrenean gertatu zen astearteko lurrikara.