Mundua -
Suteak
Portugal erdiguneko eta iparraldeko sute guztiak, kontrolpean
Gutxienez 38 pertsona hil dira eta 63 zauritu dira, igandean hasi zen sute-boladaren ondorioz.
Agentziak | Erredakzioa
Portugalgo suhiltzaileek herrialdeko erdiguneari eta iparraldeari eragiten dieten sute guztiak kontrolatzea lortu dute. Gutxienez 38 pertsona hil dira eta 63 zauritu dira, igandean hasi zen sute-boladaren ondorioz.
Babes Zibileko Aginpide Nazionalaren datuen arabera, goizeko lehen orduan sute txiki bat bakarrik zegoen Mourako udalerrian, Bejako barrutian (herrialdearen hegoaldean). Lau suhiltzaile ari ziren itzaltzen.
Goizaldean tenperaturak jaisteak eta euria egiteak lurraldeko zati batean suhiltzaileei igandean hasitako sute-bolada kontrolatzen lagundu diete.
Egun hartan, Portugalen 523 sute izan ziren, eta, ondorioz, 36 pertsona hil eta 63 zauritu dira, horietatik 16 larri daude, eta beste zazpi desagertuta, Portugalgo Babes Zibileko Agintari Nazionalak zabaldutako azken datuen arabera.
4.000 suhiltzaile inguru egon ziren astelehenean suteak itzaltzen saiatzen. Hainbat herrixka hustu behar izan zituzten, baita errepideak itxi ere.
Portugalgo Gobernua hiru-dolu egun ezarri ditu, eta gaur hasi dira.