Mundua -

Isuri kimikoa

Marea gorri toxikoa Hungariako hainbat herritan

Orain arte lau pertsona hil dira eta 120 inguru zauritu aluminio enpresa batean dike bat hautsita izandako isuri kimikoaren ondorioz. Beste sei desagertuta daude.

30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hungariako mendebaldea herrialdearen historiako hondamendi kimiko larrienak jota dago.

Aluminio enpresa batean dike bat hautsi da, eta ondorioz isuri toxikoa izan da. Hainbat herri lokatz gorri toxiko batez estali dira, eta dagoeneko lau pertsona hil dira eta 120 inguru zauritu. Beste sei, gainera, desagertuta daude.

Viktor Orban Hungariako lehen ministroak azaldu du giza akats batek eragin duela isuria.

Gobernuak larrialdi egoera ezarri du Veszprem, Gyor-Moson-Sopron eta Vas konderrietan. Bien bitartean, suhiltzaileek eta garbiketa-taldeek lokatza kentzen jarraitzen dute.

Isuria oso toxikoa da. Lokatz gorriak silizioa, burdina eta beste hainbat metal astun ditu, narritadurak sortzen ditu begietan eta sudurrean, eta kirats handia dario.

Berrogei kilometro karratuko eremu bat hartu du, Ajka herriaren inguruan batik bat, Budapestetik 160 kilometro mendebaldera. Kolontar herrian, adibidez, belaunetara iristen da lokatza.

Agintarien ustez, isuria 700.000 metro kubikoa izan da. Hondamendi Naturalen Unitateak jakitera eman duenez, hainbat tona igeltsu bota dituzte Marcak ibaira, isuria geldiarazten saiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Ingurumena Kutsadura gaur Hungaria albisteak