Mundua -

Egipto

Ezkutuko ganbera berri bat aurkitu dute Gizako Piramide Handian

Partikulen fisika modernoari esker, nazioarteko zientifikoek ganbera berria aurkitu dute. Aurkikuntzak Gizako piramiderik handiena nola eraiki zuten azaltzen lagundu dezake.

 

Keopseko Piramidea eta Gizeko esfingea. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate.
Keopseko Piramidea eta Gizeko esfingea. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate.
Keopseko Piramidea eta Gizeko esfingea. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate.

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko zientifikoen talde batek ezkutuko ganbera berri bat aurkitu du Gizako (Egipto) Keops Piramide Handian, Nature aldizkariak ostegun honetan argitaratutako artikulu baten arabera.

Izpi kosmikoak erabilita lortu dute hutsik dagoen ganbera aurkitzea. Ildo horreta, partikulen fisika modernoak antzinako estrukturen informazioa lortzeko balio duela argi gelditu da, aldizkariaren arabera.

Bestalde, Gizako piramiderik handiena nola eraiki zuten azaltzen lagundu dezake aurkikuntzak.

Piramide Handia Erreinu Zaharreko eraikuntza garrantzitsuena da; Keops (K.a. 2550 urtetik K.a. 2527 urtera) IV. Dinastiaren bigarren faraoiaren erregealdian eraiki zuten.

Ganbara berriak 30 bat metroko luzera du eta Galeria Handiak aurkezten duen antzeko zeharkako ebakidura bat dauka.

Partikulen fisika

Horren barruan oraindik ezkutatuak dauden misterioak aurkitzeko, zientifikoek muon izeneko partikula kosmikoak sortutako irudia aztertu zuten. Muon delako partikula hori, espaziotik datozen partikula subatomikoak Lurraren atmosferarekin elkar nahasten direnean aktibatu egiten da.

Muon partikulak ibilbide ezberdinak hartzen ditu harria edo haizea zeharkatzean; horrek, estruktura solidoetan barrunbeak antzematea ahalbidetzen du, eta hori da, hain zuzen, Gizako Piramide Handian gertatu dena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia Egipto Arkeologia albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?