Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Zerga erreforma behin betiko onartu du AEBko Ordezkarien Ganberak

Azken 30 urteotako zerga-erreformarik handiena gauzatu dute errepublikanoek. Orain, Trumpek legea sinatzea falta da.

Donald Trump zerga erreforma ospatzen. Argazkia: EFE
Donald Trump zerga erreforma ospatzen. Argazkia: EFE
Donald Trump zerga erreforma ospatzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberak (Alderdi Errepublikanoak du gehiengoa bertan) Donald Trump presidenteak bultzatutako zerga-erreforma behin betiko onartu du asteazken honetan, herrialdean azken 30 urteotan egindako erreforma fiskalik handiena. Orain, Trumpek legea sinatzea falta da. Presidente kargua hartu zuenetik Trumpek lorturiko garaipen handiena da.

Zerga-erreforma asteartean onartu zuen lehen aldiz Ordezkarien Ganberak eta handik Senatura igaro zen. Senatuak ere onartu egin zuen, aldeko 51 botorekin (errepublikanoenak) eta kontrako 48rekin (demokratenak). Hala eta guztiz ere, Ordezkarien Ganberako bozketa baliorik gabe gelditu zen akats tekniko baten ondorioz. Hori dela eta, erreformaren behin betiko onespena ordu batzuk luzatu da. Azkenean, baina, Ordezkarien Ganberak zerga-erreformari argi berdea eman dio aldeko 224 botorekin —errepublikanoak— eta kontrako 201ekin —189 demokrata eta 12 kontserbadore—.

Erreformaren azken bertsioak enpresei eta aberatsei egiten die mesede. Sozietate-zerga murriztuko da; egun, % 35ekoa da, eta % 21eraino jaitsiko dute. Enpresa txikien jabeek, elkarte edo banakako enpresen jabeek, % 20ko kenkaria izango dute.

"Estatubatuarrei zerga murrizketa handia eta ederra agindu nien Gabonetarako. Lege honen onespenarekin, hori da zehatz-mehatz lortuko duguna", esan du Donald Trumpek Ordezkarien Ganberak behin betiko onespena eman ostean. Halaber, AEBren historiako zerga murrizketarik handiena dela azpimarratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump Zergak gaur