Mundua -

Australiako ekintzailea

Julian Assange atxilotzeko agindua indarrean mantendu du Erresuma Batuko Justiziak

WikiLeaks filtrazio atariaren sortzaileak Ekuadorreko enbaxadan babesa hartu zuen 2012an, Londresen, Suediara estraditatzea saihestu nahian.

Julian Assange WikiLeaks atariko sortzailea Ekuadorko enbaxadan, Londresen. Artxiboko argazkia: EFE
Julian Assange WikiLeaks atariko sortzailea Ekuadorko enbaxadan, Londresen. Artxiboko argazkia: EFE
Julian Assange WikiLeaks atariko sortzailea Ekuadorko enbaxadan, Londresen. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange Australiako ekintzailea atxilotzeko agindua indarrean mantentzea erabaki du gaur Erresuma Batuko auzitegi batek. 2012az geroztik Ekuadorko enbaxadan dago Assange, Londresen.

Wesminsterreko Magistratuen Gorteak igorritako epaiak atxilotzeko agindua berretsi du. Erabakiaren aurrean helegitea aurkezteko aukera dute aldeek. Assange enbaxadan sartu zenean eta baldintzapeko askatasunaren baldintzak urratu zituenean, atxilotzeko agindua eman zuten Erresuma Batuko agintariek.

Suediara estraditatzea saihesteko enbaxadan babesa hartu zuen WikiLeaks filtrazio atariaren sortzaileak. Ustezko delitu sexualak leporatzen zizkion Suediak, baina bertako Justiziak auzia itxi zuen iragan maiatzean.

Atxilotzeko aginduak “bere zentzua galdu” duela argudiatu zuten Assangeren abokatuek auzitegiaren aurrean; izan ere, Stockholmek ez du bilatzeko eta estraditatzeko agindurik ematen jadanik.

2012ko ekainak 29

Nahiz eta auzia itxi, Assange enbaxadatik ateratzen baldin bazen atxilotuko lukeela ohartarazi zuen Erresuma Batuko Poliziak maiatzean, 2012ko ekainaren 29an bertako epaile baten aurrean agertu ez zelako.

Jendez lepo zegoen areto batean, Justiziak deitu zuenean ez zenez agertu, baldintzapeko askatasunaren baldintzak urratu zituela azaldu du Emma Arbuthnot epaileak. Magistratuaren hitzetan, legearen urraketa bat izaten jarraitzen du.

Ekintzaileak enbaxada uzteari uko egin dio, Ameriketako Estatu Batuek estraditatzeko agindua emango dutenaren beldur. WikiLeaksen bidez informazio s

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Erresuma Batua bideoak Gaurko azken ordukoa Londres albisteak gaur Suedia Ekuador albisteak Australia azken albisteak