Mundua -

'Falciani zerrenda'

Espainiako Poliziak Herve Falciani atxilotu du, Suitzaren esku uzteko

Suitzako Auzitegiak bost urteko kartzela-zigorra ezarri zion, HSBC banketxeko dozenaka mila bezerok egindako iruzurrak azalerazteko haien informazio pribatua zabaltzea egotzita.

Herve Falciani. Artxiboko argazkia: EFE
Herve Falciani. Artxiboko argazkia: EFE
Herve Falciani. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Herve Falciani HSBC banketxeko ingeniari informatiko ohia atxilotu du Madrilen, Suitzako agintariek emandako estradizio aginduaren harira.

EFE eta Europa Press agentziek zabaldu dutenez, Madrileko unibertsitate batean atzeman dute, 18:00ak inguruan, justizia fiskalari buruzko hitzaldi batean parte hartu behar zuenean.

Suitzak martxoaren 19an eman zuen Falciani atxilotzeko euro-agindua.

2015eko azaroan, Suitzako Auzitegi Penalak bost urteko kartzela-zigorra ezarri zion HSBC bankuko 100.000 bezerok baino gehiagok egindako iruzur fiskalak azalarazteko haien informazio pribatua zabaldu zuela egotzita. Falciani ez zen epaiketara joan.

Falciani 2012ko uztailean atxilotu zuten Bartzelonako Portuan, 180 herrialdetako herritarren 130.000 kontu-korronteei buruzko datuak filtratzeagatik. Informazio hori guztia HSBC bankuak Genevan duen sukurtsalean lanean aritu zenean eskuratu zuen, 1997eko otsaila eta 2007ko abendua bitartean.

2013ko maiatzean, baina, Auzitegi Nazionalak Falciani Suitzaren esku uztea baztertu zuen, hark emandako informazioari esker "legez kanpokoa izan zitezkeen jardueren berri" izan zutelako eta horrelako iruzurrak inolaz ere ezin daitezkeelako babestu.

Falciani Zerrendari esker, Espainiako Zerga Agentziak 659 iruzurgileren izenak argitaratu zituen, 300 milioi euro erregularizatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Madrilgo gertakizunak Suitza