Mundua -

PROTESTA-OSTIRALA

Gutxienez 10 palestinar hil dituzte ostiral honetan Gazako mugan izandako protestetan

Gainera, 1.100 lagun inguru zauritu zituzten Gazako Zerrendako hainbat puntutan izan ziren protestetan, eta horietik 25 oso larri daude.

Zaaurituetako bat, ostiral honetan Gazako mugan izandako protestetan. Argazkia: EFE
Zaaurituetako bat, ostiral honetan Gazako mugan izandako protestetan. Argazkia: EFE
Zaaurituetako bat, ostiral honetan Gazako mugan izandako protestetan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 10 dira ostiral honetan Gazako Zerrendako mugan izanako protestetan Israelek hil dituen palestinarrak. "Atzo 10 pertsona hil ziren, aurreko ostiralean (apirilak 6) zauritutako bat barne" adierazi du Ashraf al Qedra Palestinako Osasun Publikoko Ministerioko bozeramaileak. Hildakoen artean kazetari palestinar bat dago.

Aurrez jakitera eman zutenez, gutxienez pertsona bat hil zen eta 1.100 lagun baino gehiago zauritu Gazako Zerrendaren eta Israelen arteko mugako hainbat puntutan izandako protestetan.

Gaur, Gobernu palestirreko ordezkariak zehaztu duenez, 25 zauritu oso larri daude, eta ez da baztertzen jende gehiago hiltzea hurrengo orduetan.

Protestak eta akanpadak

Mugaren inguruko akanpadak ugaritu egin ziren atzo. Gehienak 100 bat metrora daude, baina gazte batzuk gerturatu egin ziren gurpilak errez eta harriak botaz Israelgo soldaduei.

Israelgo Armadak, bere aldetik, frankotiratzeaileak dauzka mugaren bere aldean, inguratzen diren palestinarrei tiro egiteko.

Itzuleraren Martxa Handia deituriko protesten baitan ari dira istilu hauek geratzen. Mobilizazioak maiatzaren 15era arte luzatuko dira, Israelgo Estatuaren sorrera egunaren urteurrenera arte, alegia. Egun horretan, 'Nakba' egunean ('hondamendia' arabiarrez), palestinarrei lurrak kendu eta erbestera bidali zituzten eguna gogoratuko dute.

Manifestariek, 1948an alde egin behar izan zuten errefuxiatu palestinarren eta haien ondorengoen itzulera eskatzen dute, gaur egun Israel denera.

Kritikak

Israel izaten ari den jarrera gaitzetsi dute erakunde askok. Nazio Batuen Erakundeak eta Giza Eskubideen defentsarako hainbat erakundek kritikatu egin dute egiten ari direna, baina Israelgo Armadako bozeramaileak esan du ez dutela jarrera aldatzeko asmorik: "ez dugu onartuko arriskuan jartzea mugako hesia edo segurtasun azpiegiturak, Israelgo zibilak babesten dituzte eta".

B'Tselem Israelgo Gobernuz Kanpoko Erakundeak Gazako manifestariei tiro egiteko aginduak desobeditzeko eskatu zien Israelgo militarrei asteazkenean: "Armarik gabe dauden zibilei tiro egitea erabat legez kanpokoa da. Legez kanpoko agindu horiek ematearen ardura politikariena da, eta lehenbizi, lehen ministroarena, Defentsa ministroarena eta Armadako buruarena" esan dute.

Hazem Qassem Hamaseko bozeramaileak, bere aldetik, protestak modu baketsuan egiteko eskatu die manifestariei: "Protesten izaera baketsuari eusteak sionisten propagandarekin amaituko du" esan du.

Israelgo Gobernuak, dena dela, oraingo jarrerarekin jarraitzeko borondatea agertu du, eta era berean, errefuxiatu palestinarrek itzulera eskubidea ez duela onartuko esan du, herrialdeak gehiengo judua galduko duen beldurrez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gazako Zerrenda Gaurko titularrak Eguneko albisteak Israel albisteak azken ordukoa Palestina azken orduko albisteak Ekialde Hurbila gaur Azken ordukoa protestak