Mundua -

Siria

OPAQeko adituak ez dira oraindik Duman zabaldu 'segurtasun arrazoiengatik'

Duela 9 egun Duman gertatutakoaren ustezko 22 lekuko Damaskora eramateko eskaintza egin diete Siriako agintariek nazioarteko ikertzaileei.

Dumako (Siria) kale bat. Argazkia: EFE
Dumako (Siria) kale bat. Argazkia: EFE
Dumako (Siria) kale bat. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundeak (OPAQ) ziurtatu duenez, bere adituek ez dute Duman (Siria) sartzea lortu oraindik, “segurtasun arrazoiengatik”. Bestalde, gertatutakoaren 22 lekukori elkarrizketa egiteko eskaintza egin diete Siriako agintariek, baina Damaskotik.

“Oraindik segurtasun gaietan lanean ari direla jakinarazi diote bisita prestatzeko bileratan parte hartu zuten Siriako eta Errusiako funtzionarioek ikertzaile taldeari”, adierazi du gaur Ahmet Uzumcu OPAQeko zuzendariak.

Aditu taldea iragan larunbatean heldu zen Damaskora. Duela 9 egun Duman gertatutakoaren ustezko 22 lekuko hiriburura eramateko eskaintza egin diete Siriako agintariek nazioarteko ikertzaileei. Bachar al Asaden erregimenak ustez egindako eraso kimikoa salatu zuen oposizioak.

Elkarrizketak Damaskotik egitea proposatu du erregimenak, oraingoz OPAQeko 9 ikertzaileak Dumara sartzeko baimenik ez dutelako. Adituak boluntarioak dira. Dozenaka pertsona hil zituen Duman ustezko bonbardaketa kimiko batek.

Uzumcu: "Oraindik segurtasun gaietan lanean ari dira"

OPAQeko taldea Duman “lehenbailehen” zabaltzeko, “beharrezko neurri guztiak” hartzea eskatu die Uzumcuk Siriako buruzagiei, ikerketa abiatu ahal izateko; izan ere, iragan larunbatean lanean hastekoak ziren.

Siriaren eta Errusiaren erantzunaren zain, OPAQek Munduko Osasun Erakundeari (MOE) gutuna bidali dio, biktimen inguruko informazio guztia aditu kimikoei helarazteko eskatuz.

Bestalde, Peter Wilson Erresuma Batuko ordezkaritzaren buruzagiak Errusiari eta Siriari ohartarazi dienez, ikertzaileak “laguntzera beharturik” daude, eta erasoaren zonaldean sartzea “funtsezkoa” da OPAQeko adituen lanarentzako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak albisteak Errusia Albisteak Siria gaur