Mundua -

Hegazkin istripua

110 dira Habanako hegazkin-istripuan hildako bidaiariak

Oraingoz, 15 gorpu identifikatu dituzte: bost ume eta hamar heldu. Bestalde, Kubako Garraio ministroak azaldu duenez, hegazkinak dokumentazio guztia eguneratuta zuen.

Hegazkin-istripua Habanan. EFE
Hegazkin-istripua Habanan. EFE
Kubako Gobernuak bi dolu egun deitu ditu hegazkin-istripuaren ondorioz

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kubako agintariek jakinarazi dutenez, 110 dira atzo Habanan izandako hegazkin-istripuan hildako bidaiariak. Holguin eskualdera zihoan hegaldian 113 pertsona zeuden. Hildakoetako 99 kubatarrak ziren eta beste hamaika biktimak hainbat herrialdetakoak ziren. Hala azaldu du Alfredo Gonzalez Kubako Osasun ministroordeak. Bestalde, Adel Yzquierdo Kubako Garraio ministroaren arabera, hegazkinak dokumentazioa eguneratuta zeukan.

Bidaiari mexikar bat eta beste bi gizon saharar daude atzo Habanan izandako hegazki-istripuan hildakoen zerrendan. Guztira 108 bidaiari hil ziren Cubana de Aviación konpainiak operatutako Global Air enpresako Boeing 737 hegazkinean zihoazen 111 pertsonetatik. Oraingoz, tripulazioko kideez gain, bi biktima argentinarren izenak jakinarazi dituzte: 60 urteko turista bikote bat.

Global Air konpainiaren arabera, honako hauek dira hildako tripulatzaileak: Jorge Nuñez komandantea, Miguel Angel Arreola lehen ofiziala, Maria Daniela Rios zerbitzari-buru nagusia, Abigail Hernandez eta Guadalupe Beatriz Limon zerbitzari-buruak eta Marco Antonio Lopez mantenu-teknikaria.

Guztira, zazpi biktima mexikar utzi zituen ezbeharrak. Sei tripulatzaileak ere mexikarrak ziren.

Horrez gain, bi gizon saharar eta bikote argentinar bat ere hil ziren istripuan. Gainerako biktimak kubatarrak dira, Kuba ekialdeko Holguin eskualdekoak gehienak. Hegazkina hara zihoan.

Biktimak identifikatzeko lana hasi dute Habanako Lege Medikuntza Institutuan. Hara joaten ari dira biktimen familiartekoak. Habana eta Holguin arteko bidea egitera zihoan hegazkina, eta Jose Marti aireportutik abiatu eta minutu gutxira lurrera erori zen.

Hildakoen biktimei sendagileen arreta eta laguntza psikologikoa eskaintzeko lan-taldea antolatu dute Kubako agintariek, gertaera traumatikoen osteko egoeretan espezializatutako langileekin.

Bizirik atera ziren hiru bidairiak larri daude, baina egonkor

Istriputik bizirik irten ziren hiru bidaiariak "larri daude, baina egonkor", Calixto Garcia Ospitaleko espezialistek. Garezurrean traumatismoak ez ezik, erredurak ere badituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hegazkin istripuak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Kubako albisteak Bidaia albisteak 2024