Mundua -

EE. UU. - Corea del Norte

Trumpek bertan behera utzi du Kim Jong-unekin Singapurren egitekoa zuen bilera

Piongiangek agertutako "jarrera oldarkorra" dela eta hartu du erabakia AEBko presidenteak. Bestalde, Ipar Koreak AEBekin "edozein unetan" hitz egiteko prest dagoela esan du.

Kim Jong-un eta Donald Trump. EFE
Kim Jong-un eta Donald Trump. EFE
Trumpek Kim Jong-unekin egin behar zuen goi-bilera bertan behera utzi du

AGENTZIAk |ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak bertan behera utzi du ekainean Singapurren Kim Jong-un Ipar Koreako agintariarekin egitekoa zuen goi-bilera, Piongiangen azkenaldiko jokaera “oldarkorra” izan dela argudiatuta.

“Bi aldeen onerako, baina munduaren txarrerako, bilera ez da egingo”, iragarri du Trumpek, ipar korear buruzagiari igorritako gutun batean.

Trumpek ez du baztertzen etorkizunean biltzean Kimekin, eta “iritziz aldatzen” bada “idazteko edo deitzeko” eskatu dio.

Agintariaren esanetan, “munduak oro har, eta Ipar Koreak bereziki, aukera handia galdu dute bake iraunkorra lortzeko”.

Ipar Korea, "edozein unetan" AEBekin hitz egiteko prest

Ipar Koreak AEBekin "edozein unetan" hitz egiteko prest dagoela esan du ostiral honetan, Donald Trump AEBko presidenteak bi herrialdeen arteko goi-bilera modu harrigarrian bertan behar utzi ostean.

"Aurre aurrez AEBkin esertzeko nahia adierazten dugu, baita gaiak edozein unetan eta edozein modutan konpontzekoa ere", esan du Kim Kye-gwan Kanpo arazoetako ministrordeak, ohar batean.

Piongiangek lehen erreakzioa izan da, Trumpek Kim Jon-un Ipar Koreako buruarekin aurreikusitako goi-bilera bertan behera utzi duela iragarri ostean. Bilerak ekainaren 12an izan behar zuen, Singapurren, Ipar Koreako programa nuklearraren desegiteaz hitz egiteko.

Ministrordeak esan du Ipar Koreako buruak esfortzu guztiak egin dituela bi herrialdeen arteko historiako lehen goi-bilera izango zena prestatzeko, hamarkadatako liskarren ostean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Ipar Korea