Mundua -

Goi-bilera, Mexikon

Cancuneko akordioaren aurka egiteko Hagako Auzitegira joko du Boliviak

75.500 milioi euroko "Funts Klimatiko Berdea" 2020rako abian jartzea adostu dute Nazio Batuen goi-bileran parte hartu duten herrialdeek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cancuneko goi-bileran aurkeztutako proiektuaren aurka egiteko Hagako Nazioarteko Auzitegira joko du Boliviak. Horren ustez, azken agiriak adosterakoan Nazio Batuen Arandia urratu dute.

"Konbentzioaren baitan dauden instantzietara joko dugu, eta kasu honetan, Hagako Nazioarteko Auzitegia da erabakiak hartzen dituen instantzia", esan dio EFEri Pablo Solon Boliviako enbaxadorea.

75.500 milioi euroko –100.000 milioi dolar- "Funts Klimatiko Berdea" 2020rako abian jartzea adostu dute Nazio Batuen goi-bileran parte hartu duten herrialdeek . Baso tropikalen zaintzara eta energia ekologikoen garapenera bideratuko dute diru hori.

Nahiz eta Bolivia horren aurka agertu, helburuen deklarazioa sinatu dute ez delako ahobatezko adostasuna izan behar. Kyotoko Protokoloa luzatzeko negoziazioak martxan jartzea baino ez du jasotzen akordioak. Kyotoren arabera, 40 herrialde aberatsek berotegi efektuko gasen emisio murriztu behar dute 2012rako.

Kyotoko Protokoloa luzatuko ez dela esan dute Japoniak, Errusiak eta Kanadak eta horren ordez, Txinaren, AEBen eta Indiaren emisioak mugatuko dituen tratatu berria proposatzen dute.

Gainerako sinatzaileek garapen bidean dauden herrialdeetan teknologia ekologikoen garapenean laguntzeko konpromisoa hartu dute. Eta hurrengo urteko Durbaneko (Hegoafrika) goi-bileran horiek hobetuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea