Mundua -
Atentatua Suedian
Suizidak 'sarraskia' egin nahi zuen Stockholmen, poliziaren arabera
Europako herrialde guztiek atentatu terroristak pairatzeko arriskua dutela esan du Suediako Kanpo Harremanetarako arduradunak.
Erredakzioa
Atentatu terroristak izateko arriskua Europako herralde guztietara zabaldu du gaur Carld Bildt Suediako Kanpo Harremanetarako ministroak. Iragan larunbateko atentatua ez dela "ezustekoa" izan gaineratu du. "Bagenekien atentatuak izateko arriskua zegoela".
Horrez gain, eta poliziak azaldu duenez, suizidak "sarraskia" egin nahi zuen Stockholmen. Laguntzaileak bazituela uste du poliziak.
Ustezko terrorista atentatuan hil egin zen. Suediarentzat ez da "ezusteko" atentatua izan, "arriskua beti hor egon delako". "Europa osoak" alerta egoera ezarri duela gogoratu du.
Bestalde, Poliziak operazioa Londresera zabaldu du. 29 urteko irakiarraren datuen bila etxe bat miatu dute Erresuma Batuan.
Poliziaren ikerketak "luze" joko duela usteko du Suediako ordezkariak.