Mundua -

Gatazka

Lau palestinar hil eta 600 baino gehiago zauritu dira Gazako protestetan

10.000 palestinarrek hartu dute parte ostiral honetako mobilizazioetan, Gazako Zerrendako bost lekutan.

Protestak izan dira Gazako Zerrendan. Irudia: EFE
Protestak izan dira Gazako Zerrendan. Irudia: EFE
Protestak izan dira Gazako Zerrendan. Irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona hil dira Israelgo segurtasun-indarren errepresioaren ondorioz, Gazako Zerrendako mugan izan diren protestetan, Palestinako iturrien arabera. Horien artean 15 urteko pertsona bat dagoela adierazi dute.

Gainera, Gazako Segurtasun Ministerioak azaldu duenez, 620 pertsona inguru zauritu dira, suteengatik eta gas negar-eragilea arnasteagatik.

Horrez gain, zaurituen artean 50 adingabe daudela zehaztu dute. AFP albiste-agentziako argazkilari bat ere badago.

Ismail Haniye Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko beso politikoko buruak ostegunean azaldu zuenez, protestek "jarraitu egingo dute, Jerusalem aske geratu eta Gazako blokeoa amaitu arte".

10.000 palestinarrek hartu dute parte ostiral honetako mobilizazioetan, Gazako Zerrendako bost lekutan, Israelgo Armadak Twitterren jakitera eman duenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea