Mundua -

Gatazka

Hamasek su-etena iragarri du Gazako eremuan

Dena dela, horri eusteko baldintza jarri du: Israelek errespetatzea.

Palestinarrak senideak agurtzen, protestara joan baino lehen. Argazkia: EFE
Palestinarrak Gazako eremuan. EFE
Palestinarrak senideak agurtzen, protestara joan baino lehen. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamas Erresistentzia Mugimendu Islamiarrak su-etena iragarri du gaurtik aurrera Gazakoko eremuan. Nolanahi ere, ohartarazi du Israelek errespetatzen ez badu bertan behera utziko duela. Enfrentamendu odoltsuak izan dira azken hilabeteotan, eta Israelgo Armadak 100 palestinar baino gehiago hil ditu.

"Israelen erasoen aurrean erakutsitako erresistentzia arrakastatsuaren ondoren, bitartekaritza izan da azken orduetan eta su-etena berriro ezartzea adostu dugu", esan du Jalil al Haya Hamasen 'bigarrenak' ohar batean.

"Erresistentziako fakzioek errespetatu egingo dute okupazioko indarrek gauza bera egiten duten artean", erantsi du Al Hayak.

Ysrael Katz Israelgo Inteligentzia ministroari buruz auziaz galdetu diotenean, hauxe erantzun du: "Dena Hamasen esku dago".

Martxoaren 30ean hasi ziren palestinarren protestak, 'Nakba' arabiarrentzat "hondamendia" delakoaren 70. urteurrena dela eta (Israelgo Estatuaren sorrera eta milaka palestinar euren etxeetatik botata amaitu zen prozesua). Israelek gogor erantzun die protestei, eta 100 palestinar baino gehiago hil ditu.

Sarraski handiena maiatzaren 14an egin zuen Israelek, AEBk Jerusalemen enbaxada inauguratu zuen egunean, eta 'Nakba' egunaren bezperan. Egun hartan 60 palestinar hil eta ia 3.000 zauritu zituen Israelek.

Azken egunotan, Hamasek eta Jihad Islamiarrak jaurtigaiak bota dituzte Israelgo lurretara, Israelgo Armadak Hamasen azpiegiturei eraso die, erantzun gisa. Auzia aztertzeko bilera du deituta NBEko Segurtasun Kontseiluak.

Azken hilabeteotan gora egin du tentsioak, 2014tik izandako giro gaiztoenean. Urte hartan 2.310 palestinar, gehienak zibilak, hil zituen Israelek. 71 israeldar, 66 soldadu tartean, hil zituzten palestinarrek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Hamas