Mundua -

24 ordutan

Gutxienez 51 hildako, AEBetako erasoetan, Pakistanen

LeIko milizianoak eta Pakistaneko talibanen mugimendua ziren ostegun eta ostiral bitartean izandako erasoen jomuga.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 51 pertsona hil dira 24 ordutan, ostegun eta ostiral bitartean, gidaririk gabeko AEBetako hegazkinek (''drone'') egindako zenbait erasoetan, Pakistaneko Khyber eskualdean, Express telebista kateak jakinarazi duenez.

Iturri beraren arabera, 32 ustezko matxino hil ziren Lashkar-e-Islam (LeI) talde integristaren ezkutaleku baten aurkako erasoan.Beste hegazkin batek misilak jaurtiki zituen Tirah haranean eta horren ondorioz, 15 matxino hil ziren.

Hirugarren erasoa Sandana herrian jazo zen eta lau hildako eragin zituen.

LeIko milizianoak eta Pakistaneko talibanen mugimendua ziren erasoen jomuga. Atzo antzeko erasoa izan zen Tirah haranean eta 7 pertsona hil ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea