Mundua -

200 gehiago egon litezke

450 gaixo baino gehiago hil ziren Erresuma Batuan opiazeoen erabilera desegokiagatik

Gosport War Memorial Hospital zentroak urteetan preskribitu zituen opiazeoak justifikaziorik gabe. Gutxienez 456 pertsona hil ziren 11 urtetan, orain dela gutxi azaleratutako txosten baten arabera.

Liverpooleko gotzain ohiak, James Jonesek, gidatu du txostena. Argazkia: EFE
Liverpooleko gotzain ohiak, James Jonesek, gidatu du txostena. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 456 gaixo hil ziren behar baino lehen Gosporteko (Ingalaterra) ospitale batean analgesiko gogorrak modu "egonkortuan" jasotzeagatik, 1989 eta 2000 bitartean, duela gutxi egindako txosten independente baten arabera. Gainera, epe horretan "bizitzarekiko errespetu falta" izan zela ebatzi du ikerketak.

Gosport War Memorial Hospital zentroan urteak eman zituzten opiazeo dosi arriskutsuak preskribitu eta ematen zituzten protokoloak ezarrita. Medikuen ikuspegiaren arabera, ez ziren justifikatuta egon, baina eman egin zituzten, nahiz eta erizainek kontrakoa esaten zuten.

"Familiek eta, hortaz, nazioak bere osotasunean, eskubidea dute galdegiteko zergatik gertatu zen halakorik, zergatik errefusatu ziren erizainen zalantzak, zergatik ez zituzten neurriak hartu, zergatik huts egin zuten osasun ordezkariek esku hartu ez zutenean", dio oharrak.

Txostenak (387 orrialde) ondorioztatu duenez, 456 gaixo hil ziren opiazeoengatik eta "litekeena da" beste antzeko 200 kasu egotea, baina pertsona horien kasuan ez dituzte fitxak topatu eta, hortaz, ezin izan da lotura zuzena egin medikazioaren eta heriotzaren artean.

Jeremy Hunt Osasun ministroak baieztatu egin du Parlamentuan Gobernuak eta Fiskaltzak "sakonean" aztertu egingo dutela jasotako materiala, akusaziorik aurkez litekeen zehazteko. Theresa Mayren iritzian "oso kezkagarriak" dira adituen ondorioak, eta barkamena eskatu die biktimen senideei, BBCren arabera.

Momentura arte, Jane Barton medikua da gertaera horiengatik zigortutako pertsona bakarra praxi okerra egiteagatik 12 gaixoren kasutan, 1996 eta 1999 bitartean. Halere, ez zioten akusaziorik egin eta Bartonek medikua izateari utzi zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Drogak Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Ingalaterra