Mundua -

Thailandia

Pertsona bat larri zauritu da eta hiru arin, Thailandiako umeen erreskatean

Taldea lur orotako ibilgailuan zihoan, eta sakan batetik behera erori zen. Bestalde, erreskatea gauzatzeko 'aldeko baldintzak' daudela esan dute Thailandiako agintariek.

Thailandiako salbamendu taldeak mapa bat aztertzen ari dira, erreskateari ekin baino lehen. EFE
Thailandiako salbamendu taldeak mapa bat aztertzen ari dira, erreskateari ekin baino lehen. EFE
Thailandiako salbamendu taldeak mapa bat aztertzen ari dira, erreskateari ekin baino lehen. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate taldeko kide bat larri zauritu da eta beste hiru arin, trafiko-istripua izanda, Thailandiko leizean harrapatuta geratutako hamabi haurrak eta heldu bat salbatzeko operazioetan, herrialdeko komunikabideek jakitera eman dutenez.

Taldea lur orotako ibilgailuan zihoan, eta sakan batetik behera erori zen larunbat arratsaldean. Dirudienez, gidariak ez zuen ibli behar zuen lursaila ezagutzen.

Erreskateko arduradunak bi aukera aztertzen ari dira taldea leizetik ateratzeko: zingiratuta dauden lurpeko tunelen artetik urpean igeri egitea edota mendian pitzadura bat aurkitzea, irteera alternatibo modura.

Erreskaterako 'aldeko baldintzak' ikusi dituzte agintariek

Bestalde, erreskatea gauzatzeko "aldeko baldintzat" daudela azaldu dute Tailandiako agintariek.

Leizeko uholdeetan etenaldia izatea eta umeek indarrak berreskuratzea, hainbat egunez jan gabe egon ostean, salbamendu taldeak ebaluatzen ari diren faktoreak dira.

Narongsak Ossottanakorn Chiang Raiko gobernadoreak ez du zehaztu erreskatea noiz hasiko den, baina misioa laister gauzatu ahalko dela eman du aditzera.

Arduradunak iragarri du azken kezketako bati irtenbidea jartzea lortu dutela, oxigeno eta dioxido mailak kontrolpean izanda, pertsonak harrapatuta dauden haitzuloan.

"Ondo gaude", esan dute umeek eta haien monitoreak

Hamabi umeak eta haien monitoreak senideekin harremanetan jarri ahal izan dira, eta idatzi dizkieten mezuetan bat datoz honako hitz hauetan: "Ondo gaude".

Militarrek Facebookeko haien profilean argitaratu dituzte mezuak, tuneletatik eraman eta senideei helarazi ostean.

"Ez zaitezte nigatik kezkatu, faltan botatzen zaituztet. Maite zaituztet. Ni ondo nago hemen, nire lagun soldaduak zaintzen ari dira", idatzi du Mikek.

Argalago, baina animoz eta osasunez ondo daude. Hamar militar, horien artean mediku bat eta psikologo bat, ari dira haiek zaintzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Asia Thailandia albisteak