Mundua -

Atenaseko iparraldean

85 pertsona hil dira Greziako suteetan, desagertuen bila jarraitzen duten bitartean

Desagertutako pertsona kopurua zehaztugabe dago, gorpu asko identifikatu gabe baitaude. Halaber, 187 zaurituetatik 64k ospitalean jarraitzen dute eta, horietatik, hamaika egoera kritikoan daude.

Greziako Babes Zibileko kideak eta suhiltzaileak, desagertuta dauden pertsonen bila lanean. EFE
Greziako Babes Zibileko kideak eta suhiltzaileak, desagertuta dauden pertsonen bila lanean. EFE
Greziako Babes Zibileko kideak eta suhiltzaileak, desagertuta dauden pertsonen bila lanean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Babes Zibileko kideek eta suhiltzaileek lanean jarraitzen dute, Aticako eskualdean piztutako suteen ondotik desagertuta dauden pertsonen bila. Iturri ofizialek jakitera eman dutenez, orain arte 85 pertsona hil dira suteen ostean.

Greziako suhiltzaileek zabaldutako datuen arabera, 187 zaurituetatik 64k ospitalean jarraitzen dute eta, horietatik, hamaika egoera kritikoan daude. Halaber, desagertutako pertsona kopurua zehaztugabe dago, gorpu asko identifikatu gabe baitaude oraindik.

Stavrula Marilli Greziako suhiltzaileen bozeramaileak azaldu duenez, azken orduotan etxera bueltatu diren pertsona askok ez diete haien egoeraren berri eman agintariei, eta baliteke haien izena desagertutakoen zerrendan egotea.

Bitartean, Gurutze Gorriko kideak Mati udalerrian ari dira lanean, Atenas ekialdean. Erreskate taldeko kideek etxe guztiak banan-banan miatu behar dituzte, bertan topatu baitituzte suteen ostean hildako pertsona guztiak.

Alexis Tsiprasen gobernuak, berriz, suteetan kaltetutako familiei 6.000 eurorainoko diru-laguntza eskaini die, eta enpresei 8.000 euro bitartekoa.

Gauzak horrela, baliteke aurten ondasun higiezinen gaineko zerga ordaindu behar ez izatea suteen ondorioz etxea galdu duten familiek. Halaber, garrek eragindako kalteak jasan dituzten pertsonen kasuan, baliteke Estatuari urtero ordaindu beharreko zergak atzeratzea.

Hala, Babes Zibileko kideek desagertutako pertsonen bila jarraitzen dute lanean, hurrengo orduotan euri jasa handiak egon daitezkeela baitiote eguraldiaren aurreikuspenek. Iragarpena beteko balitz beste mehatxu bat izan liteke, inguruan putzu handiak sortu litezkeelako.

Suhiltzaileek Atica eskualdean piztuta zeuden sute guztiak kontrolpean dituzte, baina oraindik piztuta dauden sute batzuk itzaltzen saiatzen ari dira.

Bestalde, du Mati udalerriko etxebizitzen % 25 kiskali direla jakinarazi du Panos Kammeros Defentsa ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Zer ari da gertatzen Europan? Grezia Hondamendi naturalak albisteak Gaurko azken orduko albistea Hondamendi naturalek kaltetutakoak Suteak argazkiak Eguneko albisteak