Mundua -

Gertakizuna AEBetan

Arizonako tiratzaileari 5 hilketa eta hilketa saiakera egotzi dizkiote

Cliffords congresista larri dago baina keinuen bidez komunikatzeko gai da. Poliziak bigarren susmagarria baztertu du, erasotzailea eraman zuen taxi gidaria zela egiaztatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arizonako mitin politiko batean bildutakoen kontra bereizi gabe tiro egin zuen gazteari hilketa eta hilketa saiakeragayik bost kargu egotzi dizkiote.

Horixe da akusazioak Jared Loughnerren kontra idatzitako txostenean agertzen dena. 22 urteko gaztea astelehenean epailearen aurrean egongo da.

Atentatua larunbatean gertatu zen, Tucsonen, Arizonan, susmagarriak demokraten ekitaldi politiko batean parte hartzen zuen jendearen kontra tiroka hasi zenean. Tiroek sei persona hil zituzten eta 14 zauritu, horien artean Gabrielle Giffords kongresista.

Bost karguetatik hiru funtzionari publiko bat hiltzen saiatzeagatik dira (Giffords congresista, eta Pam Simon era Ron Barber haren laguntzaileak. Bi horiek ere ospitalean jarraitzen dute).

Beste bi karguak lehen mailako hilketengatik dira; bata John Roll epaile federalaren hilketagatik eta bestea Gabriel Zimmerman kongresistaren taldearen zuzendarietako bat hiltzeagatik.

Akusatuaren etxean gutun-azal batzuk aurkitu dituzte "aldez aurretik antolatu nuen" eta "nire hilketa" bezalako idatziekin. Bertan "Giffords" izena eta erasotzaile gaztearen sinadura ere agertzen dira.

Bigarren susmagarria, baztertuta

Poliziak gertatutakoarekin ustez lotura zeukan bigarren susmagarria baztertu egin du, erasotzailea eraman zuen taxi gidaria dela egiaztatu eta ezbeharrarekin zerikusirik ez duela ikusita.

Pimako konterriko Sheriffaren bulegoak jakitera eman duenez, bigarren susmagarri hori aurkitu eta tiroketarekin loturarik ez duela ziurtatu dute.

Giffords, keinu bidez komunikatzeko gai

Gabrielle Giffordsek larri jarraitzen du buruan tiroa jaso eta gero, baina keinuz komunikatzeko gai da haren zaintzaz arduratzen diren medikuen arabera.

Peter Rhee dokotoreak adierazi duenez, ebakuntzaren eta lagundutako airezpenaren ondorioz, Giffordsek ezin du hitzik egin, baina "komunikatzeko gai da, agindu sinpleei erantzunez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea