Mundua -

Iraultza demokratikoa

Mubaraken aurkako protestaldiek bigarren astea bete dute Egipton

Astearte honetarako ere protesta eguna deitu dute. Gobernu berriak funtzionarioen soldatak eta pentsioak % 15 igotzea erabaki zuen atzo, lehen bileran.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Hamabosgarren protesta egunari ekin diote gaur Egipton

Bestalde, atzo bildu zen lehenengoz Egiptoko Gobernu berria, Mubarakek zuzenduta. Erregimena moldatzeko zenbait neurri adostu zituzten, tartean funtzionarioen soldatak eta Estatuak ordaintzen dituen pentsio zibilak eta militarrak % 15 igotzea. Hala ere, berri honek ez ditu manifestariak baretu. Izan ere, Mubarakek dimititu arte ez dutela Tahrir plazako kanpamendua kenduko adierazi dute aurkariek.

"Soldaten igoerak ez du ezertarako balio", azaldu dio Tahrir plazan dagoen aurkari batek Al Jazeera kateari. "Baliteke epe motzean langileak lasaitzea, baina herritar gehienen ustez, adabaki bat besterik ez da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea