Mundua -

Egipto

Ia milioi bat lagun bildu dira Kairon Mubaraken dimisioa eskatzeko

Oposizioak Gobernuak hartu berri dituen neurrien kontra dagoela erakutsi du horrela eta presidenteak behin betiko kargua utzi behar duela exijitu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka milaka egiptoar, ia milioi bat bertako telebista kateen arabera, bildu dira berriro Kairon, hamabosgarren egunez, Hosni Mubarak presidenteari berehala dimisioa eman dezala exijitzeko eta tentsio giroa lasaitzeko Gobernuak hartu dituen neurriak errefusatzeko.

Badirudi Mubarakek orain arte iragarritako neurriek (ez dela iraileko hauteskundeetara aurkeztuko eta boterearen trantsizioa baketsua izango zela hitz eman zuen) ez dutela askorako balio izan. Era berean, Omar Suleiman presidenteorde berriak eta oposizioko taldeek, Anaia Musulmanak tarteko, hasi dituzten elkarrizketek ere ez dute fruiturik eman.

Horren harira, Suleimanek iragarri du Mubarakekin bildu ostean "batzorde konstituzional" bat osatu dutela "Konstituzioaren zuzenketak" aztertzeko eta "beharrezko lege aldaketak egiteko". Gainera, "boterearen trantsizioa baketsua eta antolatua izateko egutegi finko edo bide orri bat" martxan dagoela ziurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea