Mundua -
Iraultza demokratikoa Egipton
Armadak Parlamentua desegin eta Konstituzioa bertan behera utzi du
- Iragarpena Hussein Tantui Defentsa ministroak sinatu du.
-Indar Armatuek Egiptoko ordezkaritza euren gain hartu dute.
- Batzorde batek Konstituzioa aldatuko du.
Erredakzioa
Egiptoko Indar Armatuen Kontseilu Gorenak Parlametua desegin eta botere zibila izateko sei hilabeteko denbora epea ezarri du.
Telebista kate publikoak emandako mezuan, Konstituzioaren aplikazioa bertan behera utzi dutela eta Ahmed Shafizen Gobernua Exekutibo berri bat osotu arte indarrean izango dela argitu dute.
Komunikatua, Hussein Tantaui Indar Armatuen Kontseilu Goreneko buruak eta Defentsa ministroak sinatu du.
Botere zibilara izan arte, sei hilabeteko trantsizioa izango da, "Parlamenturako eta Presidentetzarako hauteskundeak egin arte". Hala ere, komunikatuak ez du hauteskundeetarako datarik iragartzen.
Parlamenturako azken hauteskundeak iragan azaroan eta abenduan egin ziren eta iruzurra egon zela salatu zuten. Presidentetzarako hauteskundeak, berriz, irailerako iragarrita zeuden.
Gaurko hau, Mubarakek boterea utzi zuenetik plazaratzen duten hirugarrena da. Bertan, Armadak "Egiptoren ordezkaritza bere gain" hartzen duela ere esaten dute, "bai kanpora begira eta bai barrura begira".
Batzorde batek Konstituzioa aldatuko du
Militarrek ere Konstituzioaren zenbait artikulu aldatzeko batzorde bat eratuko dutela iragarri dute. Hala ere, ez dute artikulu horiek zeintzuk diren zehaztu. Aldaketa horiek erreferendumean bozkatzeko arauak eurek ezarriko dituzte.
Aurreko komunikatuen ildo berari jarraituz, Egiptok lurraldekako eta nazioarteko itunak errespetatuko dtuela azpimarratu dute.
Komunikatua Shafiq lehen ministroa prentsaurrekoa ematen zegoela jakitera eman dute, Mubarakek Presidentetza utzi zuenetik Gobernuak egindako lehen bileraren ostean.
Armadak Suleimanen konpetentziak erabakiko ditu
Bestalde, Ahmed Shafiq Egiptoko lehen ministroak adierazi duenez Indar Armatuek ezarriko dituzte Omar Suleiman presidenteordearen konpetentziak.
Mubarak presidente ohia izan zen Suleima presidenteorde izendatu zuena iragan urtarrilaren 29an erabaki horrekin protestak lasaitzeko asmoz. Ordura arte, Suleima Egiptoko Zerbitze Sekretuen burua zen.