Mundua -

Festa Tahrir plazan

'Garaipenaren Ostirala' ospatu dute Egipton

Milaka egiziar festan murgildu dira Mubaraken amaiera ospatu eta iraultzan hildakoak omentzeko. Bestalde, Armadak Facebooken orri propioa ireki du lurraldeko gazteengana hurbiltzeko helburuarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka egipziar Tahrir plazan ezagunan bildu dira "Garaipenaren Ostirala" ospatzen ari dira, Mubaraken erregimenaren gainbehera ospatzeko eta iraultzarekin jarraitu behar dela esateko.

Al Arabiya telebista katearen arabera, bi milioi egipziar bildu dira erregimen zibil baterako transizioan herriaren parte hartzea aldarrikatzeko eta iraultzak iraundako 18 egunetan izandako biktimen alde, 365 pertsona hil ziren.

Une honetan boterea duen Armadaren Goreneko Kontseiluari preso politikoak aske uzteko eskatu diote eta 30 urtetan izan den larrialdi egoera bertan behera uztea exijitzen dute.

Egiptoko Armada Facebooken

Egiptoko Armadak bere orri propioa ireki du Facebooken.

Sare sozialek lurraldeak bizitako iraultzan sekulako indarra izan zuten. Militarrek bertako egoera hobetzeko sistema honen aldeko apustua egin dute.

7 mila jarraitzaile ditu atariak. Helburu nagusia, Facebook bitartez gazteengana hurbiltzea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea