Mundua -

Protestak

Bahraineko Gobernuak elkarrizketa prozesua hasi du oposizioarekin

Iragarpena Informazio Batzordeak egin du Twiterren bidez. Bahraineko oposizioko alderdiek herrialdeko printzipeari euren eskakizunak plazaratuko dizkiote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agintariak eta erreformen aldeko oposizioaren arteko elkarrizketak hasi egin direla iragarri zuen atzo Bahraineko Gobernuak.

"Printzeak eta talde politikoek elkarrizketa prozesua hasi dute", iragarri zuen Informazio Batzordeak Twiterren idatzitako mezu baten bitartez.

Hori horrela, Bahraineko oposizioak herrialdeko printzipeari euren eskakizunak plazaratuko dizkio igande honetan. Herritarren eskubide oinarrizkoak eta irekiera demokratikoa dituzte jomuga eta horregatik piztu dira azken egunetako protestak.

Larunbat honetan, Salman bin Hamad al Jalifa Bahraingo printzipe oinordeko eta Indar Armatuen komandanteorde nagusiak Armadari "berehala" Manamako kaletik irteteko agindu zion, BNA albiste-agentziak zabaldu zuenez.

Hala ere, ohar ofizialak zioenez, "Bahraingo polizia-indarrek legea eta ordena zaintzen jarraituko dute". Poliziak gas negar-eragileak bota eta Perla hiriburuko enparantzara hurbiltzen ari ziren manifestariei oldartu zitzaien, Armadak ingurua utzi eta minutu gutxira, Reuterseko kazetari baten arabera.

Armada eta tankeak azkeneko egunetan sinbolo bihurtu den plazatik joan dira. Poliziaren hamar bat autok bertan jarraitzen zuten Armada bertatik joaten zen bitartean.

Erretretaren ondorioz, Gobernuaren kontrako milaka manifestari plazara itzuli eta itzuli izana ospatu dira, lekukoek jakitera emandakoaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea