Mundua -

Protestak Libian

Gadafik Venezuelara ihes egin du, Libiako diplomatico baten arabera

- Lekukoek "sarraskia" salatzen dute.

- Aministia Internazionalak dio hildakoek bala zauriak dituztela buruan eta bularrean.

- Libiak immigrazioan ez kolaboratzearekin mehatxatu du Europar Batasuna.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar Gadafi Libiako presidenteak herrialdetik ihes egin eta Venezuelara joan da Husein Sadeq al Misurati Libiak Pekinen duen enbaxadako idazkariak adierazi duenez. Diplomatiko honek dimisioa aurkeztu eta protestekin bat egiten duela iragarri du Al Yazira telebista katean egindako zuzeneko adierazpenetan.

Al Arabiya kateak ere Gadafi atzerrira joan dela zabaldu du, baina informazioa konfirmatu gabe.

200 pertsona inguru hil dira Libiako erregimenaren aurkako azken egunetako protestetan, Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak aditzera eman duenez. Lekukoen arabera, Libiako segurtasun indarrek gobernuaren aurkako hamarna manifestari tiroz hil dituzte Benghazin, herrialdeko bigarren hiri garrantzitsuenean.

Benghazin zeuden lekukoen arabera, hiriaren erdialdean dagoen gotortutako esparru batean bildu dira segurtasun indarrak. Senitartekoak lurperatu ondoren hirira itzuli diren manifestariak tirokatu ditu Armadak. "Sarraskia izan da", azaldu dute bertakoek.

Amnistia Internazionalak (IA) emandako informazioaren arabera, hildako gehienek bala zauriak dauzkate buruan eta bularrean. GKE honek dioenez, Gadafit protestekin "nola edo hala" amaitzeko agindua eman du.

EBri mehatxua

Libiak immigrazio gaietako elkarlana bertan behera uztearekin mehatxatu du Europar Batasuna. Gadafiren erregimena haserre dago Europako ordezkariek Libiaren inguruan egindako adierazpenekin, Hungaria EBko bitarteko Presidentetzak jakitera emandakoaren arabera.

Muamar al Gadafiren erregimenak haserre hori helarazi die Tripoli hiriburuan dauden enbaxadore europearrei. Batez ere Catherine Ashton EBko ordezkariak egindako adierazpenek mindu dute Gadafi. Manifestazioak kontrolatzeko indarkeriarik ez erabiltzeko eskatu zion Ashtonek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea