Mundua -

Gobernuaren kontrako protestak

Yemego presidenteak dio ez duela erregimen aldaketarik onartuko

Ali Abdala Salehk esan du protesta politikoetan parte hartzen ari direnak "gutxiengoa" direla, eta aldaketa, izatekotan, "hautestontziek" ekarriko dutela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ali Abdala Saleh Yemengo presidenteak esan du "onartezina" dela erregimen aldaketa bat eta Gobernuaren kontrako protesta politikoetan parte hartzen ari direnak "gutxiengoa" direla azpimarratu du.

Salehk protestak ugariak diren momentu batean egin ditu adierazpenok. Tunezeko eta Egiptoko iraultzekin batera hasi ziren protestak Yemenen.

2Zer nahi dute manifestariek? Egipton eta Tunezen bezala erregimena aldatu nahi badute, hori onartezina da, baina hautestontzietan botoa emanez egin dezakete", adierazi du Salehk prentsaurreko batean.

1990ean Yemengo iparraldea eta hegoaldea batu zirenetik agintean dagoen presidenteak elkarrizketa politikoan parte hartzeko eta batasun nazionaleko Gobernua osatzeko deia egin dio "beste behin ere" oposizioari. "Herriak, probintzia guztietan, baiezkoa eman dio erreforma politikoari, baina ez dute kaosaren, iraultzaren eta heriotzen bitartez nahi".

Era berean, protesta politikoetan parte hartzen dutenak "gutxiengoa" direla esan du, eta ez duela herri osoak aldaketa eskatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea