Itxi

2018/12/09

12:37

Mundua

Hauteskunde eguna

Chavismoak aise irabazi ditu Venezuelako udal hauteskundeak

AGENTZIAK

Esleitutako 467 kargu nominaletatik 449 ofizialismoak eta haren aliatuek irabazi dituzte. Oposizioko alderdi nagusiek ez dute bozetan parte hartu eta abstentzioa % 72,6koa izan da.

  • Nicolas Maduro garaipenaren ikurra egiten

    Nicolas Maduro garaipenaren ikurra egiten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Chavismoak aise irabazi ditu igandeko udal hauteskundeak eta jokoan zeuden 10 udaletatik 9tan gailendu da, CNE Hauteskunde Kontseilu Nazionalak zabaldutako lehen emaitzen arabera. Oposizioko alderdi nagusiek ez dute bozetan parte hartu du eta abstentzioa oso handia izan da —% 72,6—.

Venezuelako Alderdi Sozialista Batuak buru duen (PSUV, gaztelaniaz) Polo Patriotiko Handia (GPP) nagusitu da orain arte esleitutako 156 barrutietatik 142tan. Beste modu batera esanda, 467 kargu nominaletatik 449 eskuratu ditu.

"Hemen guztiok irabazten dugu, bereziki, Venezuelako herriak irabazten du, egunez egun, hauteskunde bakoitzean, indartzen den demokraziarekin", azpimarratu du Tibisay Lucena Hauteskunde Batzordeko presidenteak.

Oposizioko alderdi nagusiek ez dute bozetan parte hartu nahi izan; izan ere, horien ustez, Nicolas Maduro presidenteak gidatutako "iruzurra da". Ondorioz, abstentzioa % 72,6koa izan da.

Horrenbestez, parte-hartzea % 27,4koa izan da (5.600.000 venezuelar). Guztira, ia 21 milioi lagun zeuden botoa ematera deituta, udal ganberetako 2.459 zinegotziak aukeratzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;