Mundua -
Iraultza Libian
Euskal herritarrak Libian daude oraindik
Motorzale gipuzkoarrak Aljeriarako bidean daude, eta Joseba Etxeberria lekeitiarrak Ras Lanuf herrian jarraitzen du.
Erredakzioa
Libian dauden euskal herritarrak ez dira herrialdetik itzuli oraindik, gaur goizaldean Espainiako Aire Armadaren hegazkin batek 40 espainiar bueltan ekarri baditu ere.
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako Idazkaritzak azaldu duenez, helburua espainiar guztiak "ahalik eta lasterren" ateratzea da.
Hori horrela, Espainiaren Enbaxadak eskatu bezala, motorzale gipuzkoarrak Aljeriarako bidean daude, eta handik eramango dituzte etxera.
Joseba Etxebarria lekeitiarra eta Tomas Valcarcel haren lankide madrildarra Ras Lanuf herrian daude oraindik, eta seguru aski itsasoz aterako dituzte Libiatik.
Gaur goizaldean, Espainiarko Aire Armadaren hegazkin batek 40 espainiar ekarri ditu, baina oraingoz ez dago argi horien artean beste euskal herritarrik dagoen.