Mundua -
Ekaitz tropikala
Usman ekaitz tropikalak gutxienez 50 hildako utzi ditu Filipinetan
Usman ekaitz tropikalak eragindako uholdeek eta luiziek garraioan arazoak, itzalaldiak eta arroz-soroetan kalte handiak sortu ditu.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 50 pertsona hil dira Filipinetan, Usman ekaitz tropikalak eragindako uholdeetan eta lur-jausietan, herrialde horretako agintariek informatu dutenez.
15 pertsona hil dira Albay probintzian, sei Sorosogonen, 16 Hego Camarinesen, sei Ipar Camarinesen eta zazpi Masbaten. Beste 17 pertsona desagertuta daude.
Ekaitz tropikala zen Usman Filipinetara heldu zenean. Oso astiro mugitu da, eta depresio tropikala da orain, Luzon eta Bisayak zigortu ostean.
Itsas eta errepide garraioetan atzerapenak, itzalaldiak eta arroz-soroetan kalte handiak izan dira.
Bicolgo eskualdeko zatirik kaltetuenetan oraindik ezin da ibili. Bertan ez dago argindarrik, eta horrek erreskate zerbitzuen koordinazioa zailtzen du.