Mundua -

Erresuma Batua

Europar Batasunetik irteteko 'B plana' aurkeztuko du gaur Theresa Mayk

Irlandako Errepublikarekin aldebiko hitzarmena sinatu nahi du lehen ministroak, EBrekin lortutako akordiotik Ipar Irlandako mugaren gaineko 'babes' polemikoa ezabatzeko.

Theresa May eta bere senarra / Argazkia: EFE.
Theresa May eta bere senarra.
Theresa May eta bere senarra / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak Europar Batasunetik irteteko "B plana" aurkeztuko du gaur Westminsterreko Parlamentuan. Dena den, proposamen horren inguruko bozketa datorren astean izango da.

Gobernuburuak Komunen Ganberan aurkeztuko du plana, 15:30etik aurrera (16:30, Euskal Herrian). Iragan asteartean, parlamentariek atzera bota zuten Mayk Europarekin lortutako akordioa.

Hurrengo asteartean, urtarrilaren 29an, bozkatuko dute "B plana", luze joango den eztabaida baten ostean. Parlamentariek zuzenketak aurkeztea aurreikusten da.

Mayk ez dauka gehiengorik Komunen Ganberan, eta Ipar Irlandako DUPeko diputatuen babesa behar du legea aurrera ateratzeko.

The Sunday Times kazetaren arabera, Irlandako Errepublikarekin aldebiko hitzarmena sinatu nahi du Mayk, Bruselarekin lortutako akordiotik Ipar Irlandako mugaren gaineko "babes" edo "berme" polemikoa ezabatzeko.

Parlamentari askorentzat, DUPekoentzat bereziki, Erresuma Batua Europako egituretara lotuta mantenduko du berme horrek, Londresek eta Bruselak aurreikusita baino denbora gehiago ematen badute merkataritza hitzarmena bat sinatzeko trantsizio garaian (2019ko martxoaren 29tik 2020 amaierara).

Mayren ahaleginek, baina, kale egin lezakete bi diputatu talderen asmoek arrakasta badute. Akordiorik gabeko irteera bat saihestu nahi dute diputatu horiek, arrisku handiegia delakoan.

Gobernua "oso arduratuta" azaldu da, parlamentariek irteera bideratzeko gero eta botere gehiago izateko beldur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Theresa May Ingalaterra