Mundua -

E0rresuma Batua

Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohia baldintzapean aske geratu da

Ostegunean atxilotu zuten, 14 delitu sexual leporatuta, horietako bi, bortxaketa saiakerak. Berak errugabea dela dio.

Eskoziako lehen ministro ohia. Argazkia: EFE
Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohia
Eskoziako lehen ministro ohia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alex Salmond, Eskoziako lehen ministro ohia baldintzapean aske geratu da epailearen aurrean izan ostean. 64 urteko buruzagi independentista ostegunean atxilotu zuten, 14 delitu sexual leporatuta, horietako bi, bortxaketa saiakerak.

Eskoziako fiskalek bederatzi sexu-eraso, lizunkeria eraso bi egotzi dizkiote; baita, bakea hautsi izana ere.

Berak errugabea dela esan die Edinburgoko sheriffaren auzitegiaren aurrean bildu diren kazetariei. Salmond bost minutu izan da epailearen aurrean, eta epaitegira ez dira ez kazetariak ezta publikoa ere sartu.

"Erabat ukatzen ditut nire aurkako kriminaltasun akusazioak eta auzitegietan defendatuko dut nire burua", esan du. "Gauza asko esatea gustatuko litzaidake, baina auzitegiaren arauak bete behar ditut eta auzitegian azalduko ditut auziaren ingurukoak", gaineratu du.

2014an Eskozian erreferendum independentistak kale egin ostean, Salmondek bere dimisioa aurkeztu zuen. 2014an ere, abuztuan, Eskoziako Alderdi Nazionalista utzi behar izan zuen sexu-erasoen salaketak jaso baitzituen. 

Eskoziako hedabideen arabera, sexu-erasoak 2013an eman ziren, Salmond lehen ministroa zenean. 2018an, berriz, bi emakumek salaketa jarri zuten 2013an gertatutakoagatik.

Salmondek akusazioak ukatu eta bera aurka zabaldutako ikerketak zalantzan jarri zituen. Halaber, Nicola Sturgeonen Gobernuaren aurkako akzio legalak abiatu zituen, bere aurka jardundako moduagatik. Edinburgoko auzitegi batek Gobernuaren jardunbidea zalantzan jarri du hilabete honetan bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eskozia Eskoziako independentzia erreferenduma Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak