Mundua -

VENEZUELA

Europako Parlamentuak Juan Guaido Venezuelako presidente gisa onartu du

Aurrera atera duten ebazpenak, halaber, indarkeria eta errepresioa gaitzesten ditu.

Europako Parlamentua, barrutik. Artxiboko argazkia: EFE
Europako Parlamentua, barrutik
Europar Parlamentuak Juan Guaido jo du presidente

1:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak Juan Guaido Venezuelako presidente gisa onartu du ostegun honetako Osoko Bilkuran. Agiria aldeko 439 botorekin onartu dute. Aurkako 104 boto izan ditu proposamenak, eta 88 abstentzio.

Europako alderdi popularrak eta Britainia Handiko kontserbadoreek bultzatutako adierazpena babestu zuten atzo sozialistek eta beste talde batzuek. Beraz, Ganberaren onespena ziurtatu zegoen.

Juan Guaido presidentetzat onartzeaz gain, Nicolas Maduroren legitimitate falta ere azpimarratu dute onartutako agirian.

Venezuelako herriak pairatzen duen egoera latza ere gaitzetsi du Europako Parlamentuak. Nolanahi ere, Venezuelako estatus politikoa indarrez aldatzeko edozein ahalegin baztertzen du dokumentuak zehazki.

Venezuela Parlamento Europeo

Halaber, gaur onartu den testuak Guaido presidente gisa onartzeko eskatzen die Federica Mogherini Europar Batasuneko diplomaziaren buruari eta Batasuneko gainerako herrialdeei, betiere, Venezuelan hauteskunde aske eta gardenak deitu arte.

Bestalde, indarkeria eta errepresioa ere gaitzesten ditu ebazpenak.

Guaidori babesa emateaz gain, Europar Batasunak Asanblea Nazionala aitortu du Venezuelako organismo demokratiko legitimo bakar gisa.

Juan Guaidok, bere aldetik, babesa eskertu dio Europako Parlamentuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Batasun europarra Europa bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Venezuela albisteak Latinoamerikako albisteak Nicolás Maduro gaur Juan Guaidó Europako Parlamentua