Mundua -

Itzalaldia Venezuelan

Bi lagun atxilotu dituzte Venezuelan, sistema elektrikoa sabotatzeagatik

Madurok justizia eskatu du eta erasoaren egileen aurkako neurriak hartzea agindu die erakundeei.

Caracaseko kaleak, argi gabe. Argazkia: EFE
Caracaseko kaleak, argi gabe
Caracaseko kaleak, argi gabe. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragarri du bi lagun atxilotu dituztela, herrialde horretako sistema elektrikoaren aurka sabotajea egiteagatik. Iragan ostegunetik argi gabe daude Venezuelako hainbat tokitan.

"Bi pertsona harrapatu ditugu komunikazio sistema sabotatu nahian, argia berreskuratzeko prozesua eteteko asmoz edo", esan du Miraflores Jauregitik telebista bidez eman duten hitzaldian. "Preso eta hitz egiten daude", zehaztu du.

Astelehenean egindako adierazpenetan justizia ere eskatu zuen Madurok, eta erasoaren egileen aurkako neurriak hartzeko deia egin zien erakundeei.

"Sabotajeen egileak ez ezik, Venezuelan kalte erraldoia eragin duen erasoaren ideia izan zuten pertsonak ere zigortu behar ditu justiziak, bizitza eskubideari eta gure herrialdearen bakeari sastada sartu diotelako", berretsi zuen Venezuelako presidenteak.

Ildo horretan, Sistema Elektriko Nazionala erasotzeko hiru bide erabili dituztela azpimarratu zuen, "lasaitasuna eta bakea suntsitzeko helburuarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Nicolás Maduro