Mundua -

Alarma nuklearra

Fukushimako egoera ez dela baikorra aitortu du Japoniak

20-30 kilometroko eremuan bizi diren herritarrei etxeak uzteko gomendioa egin diete agintariek. Ohikoa baino 10 mila aldiz handiagoa den erradiazio maila atzeman dute zentral nuklearreko uran.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fukushimako zentral nuklearra mendean hartzeko ahalegin guztiak egiten ari direla onartu du Naoto Kan Japoniako lehen ministroak, baina erreaktoreen egoera ez dela baikorra aitortu du.

Zentraletik 20-30 kilometrora bizi diren herritarrei etxeak uzteko gomendioa egin diete agintariek. AEBetako agintariek, ordea, zentralarekiko gutxienez 80 kilometroko distantzia gordetzeko aholkua eman dute.

Erradiazio maila oso altua

Fukushimako zentralean lanean ari zirela erradiazio maila altua jasan zuten hiru langileetatik bik medikuen zaintzapean jarraituko dute datozen lau egunetan, horrela iragarri du Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak.

Hiru langileak zentraleko 3. erreaktorean ari ziren lanean, argindarraren kableak ezartzen ari ziren.

"Neurktutako erradiazio maila faltsua zelakoan erreaktoreko alarmei jaramonik ez ziela egin pentsatzen dugu&' || 'nbsp; eta oinak kutsatutako uretan murgilduta lanean jarraitu zuten", argitu du nazioarteko erakundeak.

Erradioaktibitateak kezka sortzen du. Urari ohikoa baino 10.000 aldiz handiagoa den erradiazioa atzeman diote.

Erradiazioa airean zabaltzen

Fukushimako erradiazioak bi asteko epean emango dio munduari itzulia.

Japoniako Kiodo agentziak elkarrizketatutako iturri batzuen arabera,datozen egunetan kutsadura erradioaktiboa europako lurraldeetara heldukoda eta bizpahiru asteko epean mundu osoari emango dio itzulia. Bainaazpimarratu dute osasunean ez duela kalterik egingo.

Biktimen balantzea

Lurrikara eta tsunamia izan zirela bi aste dira gaur eta dagoeneko 27.000 inguru dira hondamendiak utzitako biktimak.

Azken balantze ofizialaren arabera gutxienez 10.035 hil dira eta 17.443 herritarrek desagertuta jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea