Mundua -

HERBEHEREAK

Turkiako gizon baten bila ari dira Utrechteko tiroketarekin harremana duelakoan

Poliziak esan du eraso terrorista bat izan daitekeela, eta terrorismoaren kontrako alerta maila gorena ezarri dute Utrecht eskualde osoan.

Tiroketa izan den gunea itxita du Poliziak. Argazkia: EFE.
Tiroketa Utrechten, Herbehereetan.
Tiroketa izan den gunea itxita du Poliziak. Argazkia: EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herbehereetako Polizia Gokman Tanis turkiarraren bila ari da, Utrechteko tiroketarekin harremana duelakoan.

Poliziak 37 urteko gizonaren irudia zabaldu du beroki urdin bat jantzita, tranbia baten barruan. Bestalde, Poliziak berarengana ez hurbiltzeko eskatu die herritarrei.

Tiroketa eman den tranbiaren segurtasun kamerek hartu dute irudi hori, Polizaren iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Poliziak ez daki non dagoen erasotzailea; antza, tiroketaren ostean Ranault Clio gorri batean ihes egin du. Herbehereetako Polizia bere bila ari da.

Bestalde, hainbat miaketa egin dituzte tiroketaren gertuko zenbait etxetan, erasotzailea horietako batean egon daitekeela uste baitu Poliziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Herbehereak Eguneko albisteak Albisteak