Mundua -

Zeelanda Berria

Christchurcheko 'terroristaren' izena 'inoiz' ez aipatzea agindu du Adernek

Zeelanda Berriko lehen ministroak ez dio Christchurchen 50 pertsona hil zituen gizonari "ospea" eman nahi, eta nahiago du atentzioa biktimengan jartzea.

Aldarea Al Noorko meskitan, Christchurchen / Argazkia: EFE.
Aldarea Al Noorko meskitan, Christchurchen.
Aldarea Al Noorko meskitan, Christchurchen / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak Wellingtongo Parlamentuan agindu du ez duela "inoiz" ¿Christchurchen 50 pertsona hil zituen "terroristaren" izena aipatuko, ez diolako "ospea" eman nahi, eta nahiago duelako atentzioa biktimengan jartzea.

Parlamentuan azpimarratu duenez, erasoaren egileak bilatzen zuena ospea zen. Horregatik baztertu du izen-abizenekin aipatzea. "Horregatik ez didazue inoiz bere izena entzungo. Terrorista bat da. Kriminal bat da. Estrimista bat da, baina nik hitz egiten dudanean, anonimoa izango da", azpimarratu du Gobernuko presidenteak.

"Galdu genituen izenak esango ditut, ez eraman zituenaren gizonaren izena", esan du. "Ospea bilatzen zuen, baina guk Zeelanda Berrian ez diogu ezer emango, ezta bere izena ere", azpimarratu du.

Christchurcheko atentatuan hil zirenen sendiei elkartasun mezua helarazi die Ardenerek. "Ezin dugu min bera sentitu, baina zuekin egon gaitezke momentu oro, eta egongo gara, zuekin batera", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Ozeania azken ordukoa