Mundua -
Tunisiatik
Gadafiren Atzerri ministroa Londresera joan da eta kargua utzi du
Musa Kusa Gadafiren Gobernuko oinarrizko agintaria da, baina Libiako erregimenaren ordezkari izateari uko egin dio eta kargua uztea erabaki du.
Erredakzioa
Erresuma Batuko Gobernuak jakinarazi duenez, Musa Kusa Libiako Atzerri ministroa Londresera heldu da eta kargua utzi nahi duela iragarri du, Muamar Gadafiren erregimeneko diplomaziaburuak Erresuma Batuari jakinarazi dionez.
Foreign Officen arabera, Kusa Tunisiatik etorritako hegazkin batean heldu da, eta Libiako erregimenaren ordezkari izateari uko egin diola iragarri du.
"Londresera etorri da borondatez. Kargua utziko duela esan digu. Berarekin hitz egiten gaude, eta aurrerago datu gehiago emango ditugu", esan dute.
Kusak Gadafiren erregimenaren nazioarteko ordezkaria da, baina kargua utzi nahi du", esan dute.
Borrokaldiak
Bin Yawaden eta Ras Lanufen artean Muamar Gadafiren tropei aurre egiten ari dira matxinoak, Libiako diktadoreak ekialdean erasoaldi berri bat abian jarri ostean.
Horrela, Ajdabiya hiri estrategikoa babesteko atzera egin dute matxinoek, Bengasitik 160 kilometrora. Frontearen lerroa Brigara lekualdatu da gaur, Ahmad Omar Bany matxinoen koronelak jakitera eman duenez.
"Matxinoek Ras Lanufen jarraitzen dute", Ezzedine Sale soldadu matxinoak azaldu duenez. "Era berean, borrokaldiak dira Bin Yawaden", adierazi du. Frontetik gauean itzuli dela erantsi du matxino horrek.
Bregan zegoen beste matxino batek borrokaldiak Ras Lanufen eta Bin Yawaden artean gertatzen ari direla jakinarazi du.
Bestalde, Musa Kusa Libiako Atzerri ministroak herrialdetik alde egin du, Al Yazira telebistak ziurtatu duenez.
Matxinoei laguntzea
Barack Obama AEBetako presidenteak ez du baztertzen Libiako matxinoei laguntzea, Muamar Gadafi diktadorea agintetik kentzeko helburuz, NBC telebista-kate estatubatuarrari eskainitako elkarrizketa batean.
"Ez dut baztertzen", erantzun du Obamak gai horri buruz galdetu diotenean.